Belgika (izen ofiziala, Belgikako Erresuma; nederlanderaz: België, frantsesez: Belgique, alemanez: Belgien) Europar Batasuneko mendebaldeko estatua da. Bi eskualde nagusik osatzen dute herrialdea: Valonia frantsesduna hegoaldean eta Flandria nederlanderaduna iparraldean, tartean Bruselako eskualdea dagoela. Hiriburua Brusela da. 30.519 km² ditu, eta 10.827.519 biztanle zituen 2010ean (belgikarrak). Hizkuntza ofizialak nederlandera, frantsesa eta alemana dira, eta katolizismoa da erlijio nagusia.