Ελληνικά English 中文 Tiếng Việt Català Italiano Euskara العربية Čeština Eesti Galego Español Русский Nederlands Português Norsk (Bokmål) Türkçe Lietuvių ไทย Română Polski Français Bahasa Melayu Hrvatski Deutsch Dansk فارسی हिन्दी Suomi Magyar 日本語 עברית తెలుగు Nynorsk Српски / Srpski 한국어 Svenska Slovenčina Українська Slovenščina
Frantzia (frantsesez: France, fʁɑ̃s ahozkatua), ofizialki Frantziako Errepublika (frantsesez: République française, ʁepyblik fʁɑ̃sɛz ahoskatua) Mendebaldeko Europan kokatutako estatu burujabea da, itsasoz haraindi beste uharte eta lurralde batzuk dituena. 675.417 kilometro karratuko eremua du, eta 2013an 65.951.611 biztanle zituen. Metropolitar Frantzia Mediterraneo itsasotik Mantxako kanala eta Ipar itsasora, eta Rhin ibaitik Ozeano Atlantikora hedatzen da. Mugakide hauek ditu: mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Mantxako kanala, ekialdean Belgika, Luxenburgo, Alemania, Suitza eta Italia, eta hegoaldean Espainia, Andorra, Monako eta Mediterraneo itsasoa. Europar Batasuneko kidea da. Hiriburua Paris da.