Can Baró

English Română Català Euskara Galego Español

Can Barò, Kataluniako Bartzelona hiriko Horta-Guinardó barrutian dagoen auzo bat da. Auzoa Turó de la Rovira munioaren hegoaldeko magalean dago. Iparraldean aipatutako muinoarekin muga egiten du, ekialdean El Guinardó auzoa du, hegoaldean El Baix Guinardó eta mendebaldean berriz La Salut. Auzo honen jatorria gaur egungo Can Baróko masian du, bere atarian ipintzen duenaren arabera 1674 zaharberritua izan zen, eta gaur egun ikastetxea delarik. Eraikinaren antzinako jabeak masia honen lursailen zati batzuk saldu eta hauetan gaur egungo auzoa eraiki zen. Gaur egun auzoa kokatzen den lursaila antzinako Sant Martí de Provençals udalerriko zati zen, baina 1897an Bartzelona hirira gehitu zitzaion.

El Baix Guinardó La Salut La Font d'en Fargues El Carmel El Guinardó Camp d'en Grassot i Gràcia Nova El Coll La Clota La Teixonera Vilapicina i la Torre Llobeta


Impressum