Suomi Українська Galego 日本語 Português Español English Русский Română 한국어 Français 中文 Polski Svenska Nederlands Deutsch Српски / Srpski Italiano Norsk (Bokmål) Català עברית
Montjuïc Kataluniako Bartzelona hiriaren hego-ekialdean dagoen muinoa da. Osaketa neozoikoa eta 148,8 metroko garaiera ditu. Antzina mendi honek hiriko eraikuntzak burutzeko harria hornitzen zuen; izatez, XX. mendearen erdirarteko harrizko eraikin gehienak Montjuïceko harriz eraikiak daude. Administratiboki Sants-Montjuïc barrutiaren barnean kokatzen da.