Armentiako basilika

Deutsch Español Tiếng Việt English

Armentiako basilika
Wikipedia

Armentiako San Prudentzioren basilika Gasteizko udalerriaren barruan kokatuta dago, Armentia herrian zehazki, eta Arabako zaindariaren omenez eraiki izan zen. Erdi Aroan XI. eta XII. mendeen artean garatu zen arkitektura erromanikoaren adibide nagusietako bat da. Eliza XII. mendean eraikitzen hasi zen, eta mendeetan zehar hainbat eraldaketa izan ditu, batez ere XVIII. mendean. 1931ko ekainaren 4an, interes nazionaleko Monumentu Historiko-Artistiko izendatua izan zen. Prudentzio Santuaren adbokazioa du, Armentian jaioa 550. urtean eta Tarazonako gotzaina izan zena, eta Arabako patroia duguna. 1970etik aurrera izan du adbokazio hau, Gasteizko Francisco Peralta gotzainak San Andresen adbokazio pean egon zenari, San Prudentziorena eman zionean.




Impressum