Kalkuta

Suomi فارسی Tiếng Việt Galego తెలుగు Magyar Nederlands 한국어 Slovenščina Lietuvių Српски / Srpski Norsk (Bokmål) Bahasa Melayu Português Română Français Svenska Català 日本語 Nynorsk Español Slovenčina 中文 Dansk ไทย Čeština Deutsch Italiano Hrvatski Ελληνικά हिन्दी English Русский Eesti Polski العربية Українська עברית Türkçe

Kalkuta
Wikipedia

Kalkuta (bengaleraz: কলকাতা, ahoskera (i · ?), Kolkata izenaz ere ezaguna, 2001. urtetik izen ofiziala) Mendebaldeko Bengala estatuko hiriburua da, Indian. Hooghly ibaiaren ekialdeko ertzean dago kokatuta eta Ekialdeko Indiako merkataritza, kultura eta heziketa zentro nagusia da. Kalkutako portua funtzionamenduan dagoen Indiako portu zaharrena eta ibai portu bakarra da. Hiria Indiako "kultur hiriburutzat” hartzen da eta "Poztasunaren Hiria" ere deitzen zaio. 2011n, 4,5 milioi biztanle zituen hiriak; hiria eta haren ingurua kontuan hartuta, berriz, biztanleen kopurua 14,1 milioi zen: Indiako hirugarren metropoli populatuena. Era berean, munduko eskualde metropolitar handienen artean zortzigarrena da. Kalkutako metropoliaren ekonomiaren azkeneko kalkuluen arabera, 60.000 eta 150.000 milioi dolar tartekoa (BPGa erosahalmenaren parekotasunari doitua) dela diote, Indiako hirugarren metropoli produktiboena bilakatuz, Mumbai eta Delhiren ondoren.




Impressum