Alan Bartlett Shepard

Suomi فارسی Українська 日本語 Nynorsk Српски / Srpski Español Slovenčina English Русский Română 한국어 Nederlands Português Eesti Français 中文 Slovenščina Polski Dansk Svenska Magyar العربية Čeština Deutsch Italiano Norsk (Bokmål) Hrvatski Català Türkçe עברית

Alan Bartlett Shepard
Wikipedia

Alan Bartlett Shepard, Jr. (East Derry, New Hampshire, 1923ko azaroaren 18a - Pebble Beach (Kalifornia), 1998ko uztailaren 21a) estatubatuar astronauta izan zen. Estatu Batuetako Itsas Gudarosteko Akademian graduatu zen, tenienteorde mailarekin, 1944an. Bigarren Mundu Gerran itsas armadan jardun zuen; ondoren graduazioak eskuratu zituen Marylandeko Patuxent River Itsas Pilotuen Eskolan, eta Rhode Islandeko Newport Gerrako Itsas Eskolan. 1959an, Estatu Batuetako armadako astronauten saila sortu zen, eta bera izan zen sail hartako lehenengo zazpi kideetako bat. Shepard izan zen, halaber, espaziora hegan egin zuen lehen estatubatuarra, 1961ean; Freedom 7 kapsula nanoan 15 minutuko hegaldia egin zuen 185 km-ko altueran, orbitaz beheko hegaldi batean. Osasun-arazoak zirela-eta, aldi batez erretiraturik egon ondoren, 1971n, Ilargirako hegaldia zuzendu zuen Apolo 14 ontzian, eta Ilargi gainean iraunaldi luzeena egitea lortu zuten, 33,5 orduko errekorrarekin. 1974an, utzi egin zuen astronauta-lanbidea.




Impressum