Suomi فارسی Tiếng Việt Galego Magyar Nederlands Slovenščina Српски / Srpski Norsk (Bokmål) Bahasa Melayu Português Română Français Català Lietuvių Svenska 日本語 Nynorsk Español Slovenčina 中文 Dansk ไทย Čeština Deutsch Italiano Hrvatski Українська Ελληνικά English Русский 한국어 Eesti Polski العربية Türkçe עברית
Odesa (ukraineraz: Оде́са, ɔˈdɛsɑ) ahoskatua; errusieraz: Оде́сса, Odessa, ɐˈdʲesə ahoskatua) Ukrainako hegoaldeko hiria, Odesako oblasteko hiriburua eta Itsaso Beltzeko portu garrantzitsuenetako bat da. Odesako golkoan dago, Dniesterren bokaletik 31 km iparraldera eta Kievetik 443 km hegoaldera. 2011ko urtarrilaren 1ean 1.009.145 biztanle zituen (kilometro koadroko 6.191 biztanle), hots, herrialdeko hirugarren hiririk handiena. Hiria lau auzo-administratibotan banatuta dago: Kievsky, Primosky, Suvorovsky eta Malinowsky. Haietako bakoitzak bere administrazioa du, baina eskumen mugatuekin.