Georgia

Suomi فارسی Tiếng Việt Galego Magyar Nederlands Slovenščina Српски / Srpski Norsk (Bokmål) Bahasa Melayu Português Română Français Català Lietuvių Svenska 日本語 Nynorsk Español Slovenčina 中文 Dansk ไทย తెలుగు Čeština Deutsch Italiano Hrvatski Українська Ελληνικά हिन्दी English Русский 한국어 Eesti Polski العربية Türkçe עברית

Georgia (georgieraz: საქართველო, translit.: Sakartvelo, sɑkʰɑrtʰvɛlɔ ahoskatua) Eurasiako Kaukasia eskualdeko estatua da. Bi kontinentetan banaturik dago, Europaren ekialdean eta Asiaren hego-mendebaldean,,. Mendebaldean Itsaso Beltza dauka, Errusia iparraldean, Azerbaijan ekialdean, eta Armenia eta Turkia hegoaldean. 1991. urtera arte Sobietar Batasuna ohiaren errepublika federatuetako bat izan zen. Georgiako mugen barruan, Itsaso Beltzaren ondoan, Abkhaziako eta Adjariako errepublika autonomoak daude, eta baita Hego Osetiako lurralde autonomoa ere. 69.700 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 3.713.804 biztanle zituen. Hiriburua Tbilisi da.

Wikipedia



Impressum