Suomi فارسی Tiếng Việt Lietuvių Українська Ελληνικά Galego 日本語 Português Српски / Srpski Español Slovenčina English Русский 한국어 Eesti Français 中文 Slovenščina Polski Dansk Svenska ไทย Magyar العربية Nederlands Čeština Deutsch Italiano Norsk (Bokmål) Hrvatski Català Türkçe עברית
Damavand (persieraz: دماوند), Irango mendirik garaiena da. Kaspiar itsasoaren hegoaldeko kostatik gertu dago, Teherandik 66 km ipar-ekialdera, Amol konderrian, Mazandaran probintzian, Irango iparraldean. Elburz mendietako mendirik garaiena da: 5.610 m. Ekialde Ertain osoko mendirik garaiena ere bada, eta Asiako sumendirik garaiena ere bai. Gaur egun ez du jarduera bolkaniko handirik, baina fumarola batzuk irekita daude, eta sufrea kanporatu izan du. Amol hiritik 50 kilometrora dago, eta izen bereko Damavand hiritik hurbil; Kaspiar itsasoko kostatik 80 km ingurura dago.