Amboseli parke nazionala

Suomi فارسی Tiếng Việt Українська 日本語 Português Српски / Srpski Español English Русский Română Français 中文 Polski Dansk Svenska Magyar العربية Nederlands Deutsch Català

Amboseli parke nazionala
Wikipedia

Amboseli parke nazionala (ingelesez: Amboseli National Park) Kenyako parke nazionala da, 1948an sortua. Afrika osoko parkerik ezagun eta miresgarrienetakoa da: izugarrizko paisaia naturalez gainera, hango sabanan sekulako fauna aberatsa eta ugaria dago. Parkearen ipar-ekialdera, berriz, Kilimanjaro ikusten da. Sumendi lurretan dago parkea, eta 125.900 hektareako zabalera du. Ura ugari izaten duenez urte osoan, baita sasoi lehorretan ere, animalia handientzako bizileku aproposa da, eta horietarik ugari dago Amboselin, ugaztunak batik bat. Hortxe dago Afrika osoko elefante, jirafa edota errinozero kontzentraziorik handiena. Bufalo, antilope eta zebra ugari ere bada, baita harraparirik ere: lehoiak, leopardoak eta gepardoak. Errinozero beltzak desagertzeko zorian egon ziren 1970-1985 arteko epean, ezkutuko ehiztarien jardueragatik, eta elefanteak ere asko hil zituzten. Orduz geroztik, ordea, animalia mota horien babeserako neurri zorrotzak hartu zituzten parkeko zaindariek.




Impressum