Mexikoko golkoaren marea beltza

Suomi Українська فارسی Tiếng Việt Bahasa Melayu Ελληνικά Svenska 日本語 Português English 한국어 Eesti 中文 Polski Dansk ไทย العربية Nederlands Slovenščina Čeština Deutsch Italiano Norsk (Bokmål) Hrvatski Türkçe עברית

Mexikoko golkoaren marea beltza
Wikipedia

Mexikoko golkoaren marea beltza itsaso aldean gertatutako eta petrolioaren industriarekin lotutako hondamendi ekologikoa izan da, historia eta mundu osoko larriena dena. Louisianako kostaldetik 65 bat kilometrora kokatutako "Deepwater Horizon" izeneko plataforman, Mexikoko golkoan, jazo zen ezbeharra 2010eko apirilaren 20an gertatutako leherketaren ondorioz. 11 langile hil ziren eta beste 17 zaurituta gelditu ziren, eta esan bezala itsasoko habitatetan eragindako kalteak izugarri handiak izan dira. Zabaldutako erregaiaren bolumena guztira ia 5.000.000 kupelarena izan da, Exxon Valdez petrolio-ontziak eragindakoa baino handiagoa. Abuztuan 4.600 hildako animalia baino gehiago jaso zituzten, horietatik 4.000 inguru hegaztiak zirelarik, 525 dortoka eta 72 izurde. Arrantzan eragindako kalteak ere oso altuak izan dira.




Impressum