Suomi فارسی Tiếng Việt Lietuvių Bahasa Melayu Ελληνικά 日本語 Nynorsk Српски / Srpski Español Slovenčina English Русский Română 한국어 Nederlands Português Français 中文 Українська Polski Magyar Svenska العربية Čeština Deutsch Italiano Hrvatski Català Norsk (Bokmål) Türkçe עברית
Marsala (sizilieraz: Maissala; latinez: Lilybaeum) Italiako udalerri bat da. Trapaniko probintzian kokatuta dago, Siziliako eskualdean. 79.809 biztanle ditu, 243,26 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Marsala Trapaniko hiririk populatuena da eta Siziliako bosgarrena.
Hiria famatua da Garibaldiren lehorreratzeagatik, 1860ko maiatzaren 11n (Mila Gizonen espedizioa) eta Marsala ardo motarengatik. Eskualdeko berezitasunaren bat Stagnone aintzira erreserba naturala da, gatzagak dituen itsas eskualdea.
Marsala eraiki zen kartagotar Lilibaion hiriaren hondakinen gainean, eta haren lurraldean Motia irlaren aztarna arkeologikoak sartuta daude, antzinako feniziar hiri bat.