Rochester (New York)

Suomi فارسی Tiếng Việt Lietuvių Українська Ελληνικά العربية हिन्दी 日本語 Português Српски / Srpski Español Slovenčina ไทย Русский Română 한국어 Eesti Français English Polski Dansk Hrvatski Svenska 中文 తెలుగు Nederlands Čeština Deutsch Italiano Català Norsk (Bokmål) Türkçe עברית

Rochester (New York)
Wikipedia

Rochester Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko hiria eta ibai-portua da, New Yorkeko estatuaren ipar-mendebalean, Buffaloko hiriaren ipar-ekialdean, Genesee ibaiaren ertzean, Erie ubidetik hurbil eta Ontario aintziratik gertu. 2000an, 219.773 biztanle zituen hiriak, eta 1.098.201 biztanle Rochester-Irondequoit-Greece-Brighton hirialdeak. Unibertsitatea du. Industria (argazkigintzarako tresneria, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, garagardogintza, tabakogintza, janari-industria, doitasun-tresneria, ontziolak) eta nekazaritza-produktuen merkataritza dira ekonomia-jarduera nagusiak. Indarretxe garrantzitsuak dira Genesee ibaian eta Erie ubidean zehar. Aipagarriak dira Arte Ederretako museoa, Argazki museoa eta planetariuma.




Impressum