Kittilä

Suomi فارسی Tiếng Việt Galego 日本語 Nynorsk Español English Русский Română 한국어 Português Eesti Français 中文 Norsk (Bokmål) Polski Magyar Svenska Dansk Nederlands Čeština Deutsch Italiano Català Türkçe

Kittilä
Wikipedia

Kittilä (inarieraz, Kittâl; ipar samieraz, Gihttel) iparreko Lappi eskualde finlandiarrean dagoen udalerria da. Muinoen ugaritasunagatik Tunturi Lappi deitzen den azpieskualdean dago eta, guztira, 8.262 km²-ko azalera du. Finlandia osoko laugarren udalerri zabalena da eta sei mila biztanle pasatxo baino ez dauzkanez, biztanle dentsitate txikiena duen udalerrietako bat ere bada. Urtez urte biztanleria jaisten ez den Lappiko udalerri bakarrenetakoa dugu eta hau, Levi muinoko eski-azpiegiturei esker da. Kittilä hainbat herrik osatzen dute, baina aipatzekoa da biztanleriaren % 67 "Kittilän kirkonkylä" (euskaraz, Kittiläko elizatea) izeneko herrigunean bizi dela; beste herri garrantzitsu batzuk herrigunetik gertu dauden Kaukonen, Köngas eta Sirkka dira. Udalerriko jatorrizko biztanleak samiak dira eta eskualde hau Sápmi lurraldean dago. Dena den, gaur egun, samien kopurua biztanleria guztiaren ehuneko batera ere ez da iristen Sami Lurraldea erakundearen arabera; gehienak, elur-orein zaintzatik bizi diren abeltzainak dira .




Impressum