Ponto

Suomi Bahasa Melayu فارسی Lietuvių Ελληνικά 日本語 Português Српски / Srpski Español Slovenčina English Русский Română 한국어 Français 中文 Polski Dansk Svenska ไทย العربية Nederlands Čeština Deutsch Українська Italiano Norsk (Bokmål) Hrvatski Català Türkçe עברית

Ponto (antzinako grezieraz: Πόντος, "itsasoa") Itsaso Beltzaren hegoaldeko kostaldeko eskualdearen grezierazko izen historikoa da, egun Turkiako ipar-ekialdea dena. Izena antzinatean eskualdea jendeztatu zuten greziarrek jarri zioten, Itsaso Beltzaren Pontos Euxeinos izenetik erakarria. Eskualdeak hasieran izena ez bazuen ere, Kizil-Irmak ibaiaren ekialdean zegoen herrialdeak en Pontôi izena hartu zuen, lehendabizikoz Xenofontek Anabasia bere liburuan erabili zuena. Mugek garaietan zehar aldatu bazuten ere, normalean egun Georgian dagoen Kolkidatik Paflagoniara zabaldu zena, hinterland aldakorra izanik. Bertakoek Ponto izena zeramaten zenbait probintzia eta herrialdeek garatu zituzten heleniar, erromatar eta bizantziarren zuzendaritzapean.

Wikipedia



Impressum