Suomi Українська Galego Português Español English Русский Română Eesti Français 中文 العربية Nederlands Čeština Deutsch Italiano Norsk (Bokmål) Català עברית
Garaipenaren Arkua Kataluniako Bartzelona hirian dagoen monumentua da. Josep Vilaseca i Casanovas arkitektoak 1888ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketarako atari nagusi gisa eraiki zuen. Lluís Companys eta Sant Joan pasealekuen arteko elkargunean kokatzen da. Bere egitura adreiluzkoa da, neomudejar estiloan oinarritua, 30 metroko garaiera duelarik. Beste izakera militarreko garaipen arku batzuk ez bezala, Bartzelonako Garaipen Arkuak artea, zientzia eta ekonomiaren garapenak bultzatutako izakera zibil handiagoa du. Noiz edo noiz Garaipenaren Arkua Bartzelonako oinezkoen lasterketen helmugatzat ere erabilia izan da, esate baterako Jean Bouin| lasterketa edota Bartzelonako matatoria. Arkua 1990an zaharberritua izan zen.