Suomi فارسی Tiếng Việt Українська Ελληνικά 日本語 Português Español English Русский Français 中文 Polski Dansk Svenska Magyar العربية Nederlands Čeština Deutsch Italiano Norsk (Bokmål) Hrvatski Türkçe
Elbako Filarmonika (alemanez: Elbphilharmonie), Elphi izenarekin ezaguna, Hamburgoko (Alemania) HafenCityn dagoen kontzertu-aretoa da. Herzog & de Meuron arkitektoen bulego suitzarrak proiektatu zuen. Elba ibaiaren gainean dago. Obrak atzerapen handiak izan zituen eta aurrekontuak erabat gainditu ziren (ia %100); horren ondorioz protesta ugari antolatu ziren. Eraikuntza 2016ko urriaren 11n bukatu zen. Inaugurazioa 2017ko urtarrilaren 11an egin zen, NDR Elbphilharmonie Orchesterren kontzertu batez; orkestra hau bertako orkestra da. Eraikuntzaren estilo arkitektonikoa dekonstruktibismo barruan kokatzen da.