Suomi Slovenščina Bahasa Melayu فارسی Lietuvių Ελληνικά Galego 日本語 Português Español Slovenčina English Русский Română 한국어 Eesti Français 中文 Українська Norsk (Bokmål) Polski Dansk తెలుగు Tiếng Việt Svenska ไทย Magyar العربية Nederlands Čeština Deutsch Italiano Hrvatski Català Türkçe Српски / Srpski עברית
Hiri Debekatua (txinera tradizionalez: 紫禁城; pinyinez: Zǐjìn Chéng, euskaraz: «Hiri Gorrindol Debekatua») Txinako enperadore-enperatrizen jauregia izan zen, Ming dinastiaren garaitik eta Qing dinastiaren azkenera arte, hots, 1420tik 1912 arte. Gotorlekua da, 8 metro garai den harresi batek inguratua. Antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dago, eta gaur egun Jauregi Museoaren (txinera tradizionalez: 故宫博物院; pinyinez: Gùgōng Bówùyùan) egoitza da. Hiri Debekatua Txinako enperadore-enperatrizen eta haien familien bizileku izan da, bai eta Txinako gobernuaren zeremonia eta politika arloko erdigunea ere, ia 500 urtez.