فارسی Lietuvių हिन्दी 日本語 Português Español English Русский Română Français Polski Dansk Nederlands Deutsch Italiano Norsk (Bokmål) Català Türkçe
Baltoro glaziarra Pakistango Karakorum mendikatean dagoen glaziarra da, Baltistan eskualdeko Gilgit-Baltistan lurraldean. Lurralde polarretatik at munduko glaziar handienetakoen artean dago. Ipar eta ekialdean Baltoro Muztagh mendilerroa du eta hegoaldean Masherbrum mendilerroak. Eskualde honetako mendirik garaiena K2 da, 20 kilometroko inguruan beste hiru zortzimilako ere badaudelarik.