PortAventura World

Suomi Français Nederlands Português Polski Svenska Magyar Deutsch Español English Русский Català Galego 한국어 Italiano

PortAventura World
Wikipedia

PortAventura World Saloun eta Vila-secan (Tarragona, Katalunia) dagoen konplexu turistikoa da. Bi parke tematiko (PortAventura Park eta Ferrari Land), ur-parke bat (PortAventura Caribe Aquatic Park), golf-zelai bat (PortAventura Golf) eta bost hotel tematiko ditu. Urtero 4 milioi bisitari baino gehiago hartzen dituelarik, PortAventura Park Espainiako parke tematiko bisitatuena da, eta Europako bisitatuenetan seigarrena. 1995ean Generalitat de Catalunyak sustatu ondoren zabaldu zituen ateak lehen aldiz. 1998. urtean, Universal Studios parke tematiko honen akziodun bihurtu zen eta Universal's Port Aventura deitu zen (1999). 2005. urtean la Caixak, Criteriaren bidez, NBC Universal enpresako akzio guztien kontrola hartu zuen, berriro Port Aventura deiturik. Konplexu honek gaur egun; hotelak, ur-parkeak, golf parkeak, hondartza kluba, batzar zentroa eta proiektu gehiago ditu martxan. Hainbat erreforma izan ditu sortu zenetik.




Impressum