Suomi Français 中文 Português Polski Italiano Svenska Deutsch Türkçe Español English Русский Ελληνικά 한국어 Українська עברית
Via Veneto Italiako Erroma hiriburuko kalea garrantzitsuenetako bat da. Bere izen ofiziala Vittorio Veneto da, izena Vittorio Venetoko guduari zor diolarik.1960ko Federico Felliniren "La Dolce Vita" filma Via Veneto hiribidearen gunean girotua dago. Hori dela eta, 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadan hiribideak ospea bereganatzea ekarri zuen, kafetegi eta luxuzko denden kokaleku bilakatu zuelarik. 1980ko hamarkadan geldiune bat izan ondoren, kaleak bizimodu berri bat topatu du, gaur egun bertan Erromako hotel onenetako batzuk baidaude.