Fonsecako golkoa

Suomi Lietuvių Українська Ελληνικά Galego 日本語 Português Español Slovenčina English Русский 한국어 Français 中文 Polski Svenska Nederlands Čeština Deutsch Italiano Norsk (Bokmål) Hrvatski Català

Fonsecako golkoa
Wikipedia

Fonsecako golkoa (gaztelaniaz: Golfo de Fonseca) Ozeano Bareak Erdialdeko Amerikan, Honduras, El Salvador eta Nikaraguaren artean, egiten duen golkoa da. 3.200 km²ko eremua hartzen du. Itsasbazterrak 261 kmko luzera du: 29 km El Salvadorren, 185 km Hondurasen eta 47 km Nikaraguan. Ahoan 32 km zabal da, Amapala (El Salvador) eta Cosigüina (Nikaragua) lurmuturren artean, baina barnealdean 80 kmko zabalerara iristen da. Bertara isurtzen diren ibai nagusiak Hondurasko Goascorán, Choluteca eta Negro, eta Nikaraguako Estero Real dira.




Impressum