Lietuvių Українська Ελληνικά 日本語 Español English Русский Română 한국어 Français 中文 Norsk (Bokmål) Polski Magyar Svenska العربية Nederlands Slovenščina Deutsch Italiano Català
Selinonte (antzinako grezieraz: Σελινοῦς; latinez: Selinus) antzinako Greziako hiri bat zen, Siziliako ipar-mendebaleko kostaldean zegoena. K.a. 629. urtean, Megara Hibleako biztanleek sortu zuten, eta urte askotan oso hiri oparoa izan zen. Feniziarren aurka borrokatu zen, baina K.a. 409an, kartagotarrek suntsitu zuten. Hermokratesek berreraiki bazuen ere, K.a. 250. urtean kartagotarrek berriz suntsitu zuten. K.a. VI. mendetik aurrera zazpi tenplu eraiki zituzten hirian eta hiri ondoko muinoetan. Horien artean daude Apolori eraikitako Greziako arkitekturaren obra goren batzuk (113,34 m luze eta 54,05 m zabal).