Ridnitšohkka

Suomi Français Português Polski Čeština Deutsch Español Dansk Slovenčina English Norsk (Bokmål) Svenska Italiano

Ridnitšohkka
Wikipedia

Ridnitšohkka mendixka, Finlandiako bigarren mendixka garaiena da. Enontekiö udalerri iparraldean dago, herrialdeko sabaia den Haltin mendixkatik pare bat kilometrotara. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak .




Impressum