Suomi Français العربية Nederlands Polski Deutsch Español English Italiano Українська Norsk (Bokmål) 中文 Русский Català 한국어 Svenska
Notre-Dame de la Garde, proventzeraz Nostro-Damo de Gardo, euskaraz: «Gure Andre Babesekoa», Frantziako Marseilla hirian dagoen basilika bat da. Frantsesez Bonne Mère eta proventzeraz Boueno Maire ("Ama Ona") izendapenaz ere deitua bada. Roucas Blanc eta Vauban barrutien artean dago, 149 metroko garaiera duen kareharrizko muino batean eta antzina bertan zegoen gotorleku baten zimentuetatik 13 metro gain. Marseillako Portu Zaharraren hegoaldean, neobizantziar estiloan eraikia dago, eta gainaldean Ama Birjinaren irudi urreztatu bat du.