Suomi Українська فارسی Српски / Srpski Tiếng Việt Lietuvių Bahasa Melayu Ελληνικά Galego Svenska हिन्दी 日本語 Português Español Slovenčina English Русский Română 한국어 Nederlands Eesti Français 中文 Slovenščina Polski Dansk తెలుగు ไทย Magyar العربية Čeština Deutsch Italiano Norsk (Bokmål) Hrvatski Català Türkçe עברית
Roland Garros txapelketa edo Frantziako Irekia (frantsesez Internationaux de France edo Tournoi de Roland-Garros) munduko tenis norgehiagoka nagusietakoa da, lurrezko zelaian. 1925an sortu zen eta 1928tik urtero ospatzen da Parisen, Roland-Garros estadioan (16. barrutian). 1891ean sortutako Frantziako Txapelketaren ondorengoa da. Frantziako Tenis Federazioak (Fédération française de tennis) antolatua, maiatzeko azken astean eta ekaineko lehenekoan izaten da. Grand Slamgo lau txapelketako bat da, urteko bigarrena Australiako Irekiaren ondoren (urtarrilean) eta Wimbledonen aurretik.